XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hau ulertzen ez duenak ez ditu ulertuko bere bizitzaren ez zergatikoa eta ez norakoa.
Santa Teresak, funtsean autobiografikoa den
Irakurlearekin bere erlijio-esperientziaren bidez komunikatzeko duen gaitasun hori da Santa Teresaren meriturik handienetako bat.
Esperientzia da kontatzen duena argumentatzeko orduan.
Ezagunak dira
Lehen sinboloan bi jokalari jartzen dira buruz buru, Jainkoa eta arima, Hura erregea delarik eta hau erregina.
Beste pieza guztiak erregea konkistatu eta
Honek, noski, agerian jartzen du teresiar aszetikaren ezaugarri teologiko eta mistikoa; hots, gure bizitzaren jokoak ez du helburutzat
Laguntasunaren aszesis bat da, beste Laguna aurkitzea, alegia.
Beste sinboloak Elizara zuzentzen du aszetikaren barrutia.
Hauek, nahiz gutxi izan, zintzoak bait dira eta gerran trebatuak bait daude, garaipenera eramaten dute erregea.
Bastioa izan bide daiteke Eliza bera edota, zehatzago, kontenplatzaileen komentua.
Hemen ikusi behar dena da kristauen bizitza borroka bat bailitzan hartu behar dela eta borroka honek ez duela izan behar indibidualista, baizik eta eliztarra, ez norberarentzat, baizik eta guztientzat.
Horretarako hiru bertuteok dira beharrezko: anaien arteko maitasuna, esku-zabaltasuna eta umiltasuna.
c)
Funtsezko puntu honetan ere oso hertsia da esperientzia pertsonalaren eta doktrinaren arteko harremana.
Bere bizitza izpiritualeko une jakin batean, bizitza kontenplatiboan, Kristoren gizatasunaren garrantzia gutxiesten zuten izpiritualitate-teorien lilurapean jautsi zen Santa Teresa ere.
Oraindik ez dakigu ziurtasunez zeintzu autorerengandik ikasi zuen kristau-joera neoplatoniko hori.
Dakiguna da ez zela berria orduko teologia izpiritualean.
Santa Teresak irakurritako testuek zekartenez eta bere kontseilari batzuk defendatzen zutenez, kristaua izpiritualitatearen maila batera iristen denean, Kristoren gizatasuna harentzat oztopo bilakatzen da eta, horregatik, gizatasuna utzirik jainkotasuna hartu behar du bide gisa.
Tesi teoriko hau, zoritxarrez, hutsegite praktiko bat izan zen Santa Teresarentzat.
Beronek esango zuenez, bere bizitzako hutsegiterik latzena, nahiz denbora laburrean egon eritzi horren pean.
Baina hutsegite horren bidez, esperientziaz alegia, ikusi ahal izan zuen, Kristoren eta beroren gizatasunaren laguntzarik gabe, kristau-bizitza erabat ezinezkoa zela.
Ezin ulertuak dira bizitza, ahuleziak, pasioa, misterioa...